Zure saskia hutsik dago!

Ikusmena lehenengo zentzumena.
Bi begiak beraien organoak:
begi ninia,
erretina eta kornea,
irisa, kristalinoa
eta ikusmen nerbioa.
Entzumena bigarren zentzumena.
Belarriak beraien organoak:
entzun bidea,
mailua eta ingudea,
estriboa eta tinpanoa,
eta entzumen nerbioa.
Informazioa
burmuinera doa,
nerbio sistematik garraiatzen da
bost zentzumenak.
Ikusi eta entzun,
usaindu, dastatu,
ukitu,
bost zentzumen ditugu.
Usaimena hurrengo zentzumena.
Eta sudurra bere organoa:
sudur zuloak,
bertan dira iletxoak,
pituitario horia
eta usaimen nerbioa.
Dastamena
beste zentzumena.
Eta mihia bere organoa:
gozo, gazia,
zapore oso garratza,
umami eta mingotza
eta dastamen nerbioa.
Azken zentzumena,
ukimena dela,
azaletik sentitu, ukitu
egiten zaitut,
zu eta mundua.
Ikusi eta entzun,
usaindu, dastatu,
ukitu,
bost zentzumen ditugu.
Ikusmena,
entzumena,
usaimena,
dastamena,
ukimena,
bost dira,
zentzumenak.
Ikusi eta entzun,
usaindu, dastatu,
ukitu,
bost zentzumen ditugu.