MARTIN ELEFANTEA

Ai Martin elefantea,

dantzan da gure artean.

Eskutik helduta goaz,

goazen denok batera.

Tronpa astinduz,

popa mugituz,

hankekin pausoak markatuz:

Bat, bi!

Mugi, mugi hankatxoa,

mugi, mugi orain bestea,

pauso bat aurrera goaz,

eta berriz atzera.

Aurrera doa katea,

saltoka denok batera,

hauxe da Martinen dantza,

hau da eromena.