Txulalai ezagutu!

Musika, dantza eta jolasa!

Ezagutu Txulalai Euskal Herrian zehar

Txulalai: Aretoetan, herriko jaietan eta eskoletan emanaldiak ematen ditugu. Ikuskizun bereziak eskaintzen ditugu. Emanaldi bakoitzean haurrak dira protagonistak eta beraien parte hartze aktiboa bultzatzeko erremintak jartzen ditugu: musika, dantza eta jolasa.

Ezagutu gure ezaugarri bereziak

Txulalai taldea gara, eskoletan lantzen diren kantu didaktikoengatik eta ekitaldiengatik ezagutzen gaituzte. Bat egin gurekin!

Musika berezia

Haur Hezkuntza eta Lehen Henkuntza zuzendutako kantak sortzen ditugu. Kanta guztiak didaktikoak dira eta hauek gero zuzenekoetara eramaten ditugu

Kontzertu eta ikuskizunetan esperientzia

Kontzertuetan adin eta gustu ezberdinetako haurrei zuzendutako kantak jotzen ditugu. Familiek ere lagun giroan gozatzeko aukera dute. Denon inklusioa lortu nahi dugu, erlazioak sendatu egiten dira eta aparteko giroa sortzen da. Haurrari fantasiazko mundura bidaiatzeko aukera eskaintzen diogu sormena bultzatuz eta gainera dantzatuz, motrizitatea, espazioa, gorputz pertzepzioa eta koordinazioa landuko dute.

Musika estilo aniztasuna

Hainbat musika estilo eskaintzen ditugu haur eta familia bakoitzaren gustu eta lehentasunera egokitzeko. Den-dena euskaraz!

Txulalai taldearen magia ezagutu!

Ondo pasatu nahi duzu gurekin? Gurekin bat egin gure kanaletan eta disfrutatu Txulalai taldearekin!

  • Kanta berriak
  • Estilo ezberdinak
  • Aretoak, eskolak eta herriko jaiak
  • Kalitatezko ikuskizunak
  • Gozatu gure musikarekin